sábado, 28 de noviembre de 2015

Anonimoak

Asko hil zituzten sorgin izateagatik, anonimo eta izen abizenadunak. Zenbat jakinduria galdu zen, zenbat beldur, zenbat eta zenbat malko.

Bizirik dirau

Espiritu horiek bizirik irauten dute, emakume sortzaile eta jakintsuak. Ez delako berdina sorgina eta bruja, gu sorginen espiritua dugu, gure arbasoena, emakume guztiena. Gure begiek esaten dute, gure jarrerak erakusten du.











Ezkutuan

Paganoak ziren, hori izan zen haien pekatua, Haien tradizioei eutsi zieten kristautasuna ere praktikatuz eta horrek beldurra sortu zuen Elizarengan. Ezkutuan egiten zituzten haien jaiak, ezkutan mantendu haien ezagutza, horiek ziren sorginak: emakume jakintsu eta sortzaileak. 

Sorgin ezkutuak XIX eta XX. mendeko artean

XIX eta XX.mendeko artean ere sorginak aurkitzen dira, begiradak keinuak, emakume boteretsuak benetan!

Adolfo Guiard "Klabelin gorridun baserritar gaztea"

Raimundo de Madrazo

jueves, 26 de noviembre de 2015

Museoetako sorgin ezkutuak

Sorginen bilaketan bitxi honek Bilboko Arte Ederren museora eraman ninduen. Bertan erdi aroko arteaz erakarrita  arte garai deberdinetan barrena murgildu nintzen neure buruari galdetuz: non daude sorgin ezkutuak?
Niklaus Weakmannen zirkulua 1510-1520



Jan Mandjin




Anonimo Flamindarra, Santa Juliana XVI.mendea

lunes, 23 de noviembre de 2015

Kultura zaharren interpretazio berria

  Gaur egun gero eta gehiago dakigu munduaren inguruan, kultura zahar eta berri gehiago ezagutzen ditugu eta horiekiko atrakzio sentitzen dugu, gure barne instintuak? primitibitasuna?








Hona hemen vikingsunite-tik ateratako argazkiak honen inguruan. Ez al dute magiarik? Sorginak halakoak izan zitezkeen?





sábado, 21 de noviembre de 2015

Edmundo Saizen argazkiak

Edmundo Saiz argazkilariak tematika honetako argazki asko ditu ere, sorginkeriaren eta mundu magikoaren inguruan.