sábado, 28 de noviembre de 2015

Anonimoak

Asko hil zituzten sorgin izateagatik, anonimo eta izen abizenadunak. Zenbat jakinduria galdu zen, zenbat beldur, zenbat eta zenbat malko.

Bizirik dirau

Espiritu horiek bizirik irauten dute, emakume sortzaile eta jakintsuak. Ez delako berdina sorgina eta bruja, gu sorginen espiritua dugu, gure arbasoena, emakume guztiena. Gure begiek esaten dute, gure jarrerak erakusten du.











Ezkutuan

Paganoak ziren, hori izan zen haien pekatua, Haien tradizioei eutsi zieten kristautasuna ere praktikatuz eta horrek beldurra sortu zuen Elizarengan. Ezkutuan egiten zituzten haien jaiak, ezkutan mantendu haien ezagutza, horiek ziren sorginak: emakume jakintsu eta sortzaileak. 

Sorgin ezkutuak XIX eta XX. mendeko artean

XIX eta XX.mendeko artean ere sorginak aurkitzen dira, begiradak keinuak, emakume boteretsuak benetan!

Adolfo Guiard "Klabelin gorridun baserritar gaztea"

Raimundo de Madrazo

jueves, 26 de noviembre de 2015

Museoetako sorgin ezkutuak

Sorginen bilaketan bitxi honek Bilboko Arte Ederren museora eraman ninduen. Bertan erdi aroko arteaz erakarrita  arte garai deberdinetan barrena murgildu nintzen neure buruari galdetuz: non daude sorgin ezkutuak?
Niklaus Weakmannen zirkulua 1510-1520



Jan Mandjin




Anonimo Flamindarra, Santa Juliana XVI.mendea

lunes, 23 de noviembre de 2015

Kultura zaharren interpretazio berria

  Gaur egun gero eta gehiago dakigu munduaren inguruan, kultura zahar eta berri gehiago ezagutzen ditugu eta horiekiko atrakzio sentitzen dugu, gure barne instintuak? primitibitasuna?








Hona hemen vikingsunite-tik ateratako argazkiak honen inguruan. Ez al dute magiarik? Sorginak halakoak izan zitezkeen?





sábado, 21 de noviembre de 2015

Edmundo Saizen argazkiak

Edmundo Saiz argazkilariak tematika honetako argazki asko ditu ere, sorginkeriaren eta mundu magikoaren inguruan.









Erlazionatuz: Edmundo Saiz eta Victoria Frances

 Victoria Frances ilustratzaile izateaz gain, modelo lanak egin dituela ikusi nuen, beti ere estilo gotikoarekin. Sorginkeriarekin erlazionatutako argazkietan ageri da eta bi taldetan bananduko nituzke. Bata sorgin tipiko (brujak deitu beharko genukeena sorginak baino) eta nire sorgin ikuspegiarengan hurbiltasun handiagoa dutenak (ez osotasunean, baina naturarekin erlazio handiagoarekin).
 Lehen taldea:





Bigarren taldea:                                                                                            



Irudiak Edmundo Saizenak dira, Nigrum Lux blogetik. 

Lehen pausoak

  Lehen pausoak artiten irudiak bilatuz eman nituen, artistak erlazionatuz: batetik bestera salto eginez.

Hasteko Victoria Frances artistaren irudiak topatu nituen. Bere artelan askotan sorginak ageria dira, europako sorginak eta Salemeko sorginekin erlazionatutakoak. Ilustrazioak dira, musika gotikoaren kutsuarekin eta nahiko estereotipatuak: kalderoak, bost puntadun izarrak, txanoak, emakume gazte eta ederrak...



Irudiak Victoria Francesen webgune ofizialetik eta artistari buruzko blogetatik hatuak.

Nondik nora?

  Nondik nora? Ez dakit, bilaketa hau nola hasi bai, baina nola eta non bukatuko den ez dakit eta ez dut beharrik. Sorginei buruzko bilaketa bat izango da hau, gogoetak, azalpen eta irudiak.